Haurtzaroa
HAURTZAROA JABALIAN
Gazako Zerrendako haurrak Israelen erasoaldiaren ondorio gogorrenak pairatzen ari dira. Hori dela eta,beren-beregi kolektibo horri zuzendutako proiektu bati ekin diogu. Gure ustez, arreta berezia behar baitute eta ahal den neurrian,beraien bizi- baldintzak hobetzen saiatzeko. Jarraian, Gazako Zerrendaren iparraldean une honetan dituzten arazo zehatz batzuk deskribatuko ditugu.
Pisu txikia jaiotzean: Jaioberriak pisu txikiarekin jaiotzen dira. Haurdun dauden emakumeek ezin dute elikadura orekatua izan oinarrizko elikagaiak blokeatuta daudelako. Haurdunaldian elikadura ona izatea ezinbestekoa da haurrak osasuntsu jaiotzeko.
Desnutrizioa: Haurrek desnutrizioa pairatzen dute, elikadura txarra dela eta, amek ez dutelako titia emateko beste esne. Bestalde, oso zaila da formula-esnea aurkitzea.
Gaixotasunak: Udan, kaleetako zaborra eta hondakin-uren pilatzearen ondorioz, eltxoak, karraskariak eta intsektuak ugaritzen dira eta horiek gaixotasun gastrointestinalak, larruazala, arnas gaixotasunak, polioa eta hepatitisa zabaltzen eta transmititzen laguntzen dute, besteak beste.
Haur gehienek azaleko gaixotasun infekziosoak eta ez-infekziosoak dituzte, edateko urik ez dutelako.Horrez gain higiene pertsonalerako aukerarik ez dago, arropa falta dela eta kasurik onenean, astean behin baino ezin dira dutxatu eta arropak aldatu
Babeslekuetan pilatzeak, etengabeko, bonbardatutako eraikinetako kearen eta hautsaren hedapenak eta janaria prestatzeko egurra eta plastikoa erabiltzeak arnasketako gaixotasun asko eragiten dituzte.
Poliomielitisa eta hepatitisa ere zabaltzen ari dira, babeslekuetan pilatuta daudelako, jateko tresna berberak erabiltzen dituztelako eta txertorik ez dagoelako. Gainera,hondakin-urak gainezka daude estolderia-sistema suntsituta dagoelako eta zarama pilaketaren ondorioz .
Ondorio psikologikoak: Haurrek oso egoera psikologiko latza pairatzen dute, bonbardaketak etengabeak direlako eta milaka bizikideren erailketa aurrez-aurre ikusi behar izan dutelako, haietariko asko adinkideak. Senideak eta auzoko bizilagunak hiltzen ikusi dituzte. Etengabeko estres-egoera jasaten dute, eta hondakinen artean bizi dira, janaririk eta urik gabe. Denda inprobisatuetako dendetara joan behar izan dute. Urriaren 7a baino lehen, kale eta plaza publikoetan jolasten ziren, orain, berriz,bonbardaketen ondorioz leku arriskutsuak dira .
Jolaserako tarterik ez:Babeslekuetan edo etxebizitzetan ez dago jolas-tresnarik haurrek jolastu eta entretenitzeko.
Eskolatze eskubiderik ez: Haurrak eskolarik gabe egon dira hamar hilabetez. Ikastetxeak lekualdatutako jendearentzako babesleku bihurtu baitira.Umeen inguru afektiboa urratu dute kide askok hegoaldera joan behar izan dutelako edo erail egin dituztelako, eta bonbardaketak hasi zirenetik ez dute ez lagunik,ez seniderik ezta bizilagunik ere ikusi .
Nekea eta akidura: Egoera latza denez , familiakide guztiak etxeko lanetan laguntzera behartuta daude, senideak falta direlako edo zaurituta daudelako. Pertsona guztiek, txikienek barne, parte hartu behar dute janaria prestatzeko egurra biltzen, ura garraiatzen edo bizirik irauteko beharrezkoa den edozein zereginetan.
Arestian azaldutako guztiagatik, bildutako diruaren zati bat beren-beregi, haurren egoera lehenesteko erabiliko da.Zehatz-mehatz, txikienentzako elikagai espezifikoak emateko eta jasaten ari diren etengabeko estres-egoeratik deskonektatzeko aukera emango dieten jarduerak antolatzeko.